2012-12-16

EUSKAL HERRIKO MENDIAK (5)



Aizkorri

Aizkorri Gipuzkoako mendia da, Arabako mugatik hurbil kokaturik, 1.528 metro garai dena.
Hala ere, ez da mendilerroko garaiena, Atxuri baita, 1.551 metrorekin. Bere haitzezko talaia batean kokatua duen baselizarengatik da ezagunagoa Aizkorri Atxuri baino. Baseliza horretan, gurutze bati otoitz egiten zaio. Alegiak dioenez, gurutze hori Zegamara edo Araiara eramaten bazen ere, beti atzera Azkorrin agertzen zen.



Deskribapena

Aizkorriko mendilerroaren mendia da Aizkorri, 2006. urtetik natura parke dena. Atxuri, Aketegi, Aitzabal, Arbelaitz eta Iraulerekin batera. Hegoaldeko isurialdean Urbiako landak ditu, 1.000 metroko altuerarekin. Harana, ekialdetik mendebaldera zabaltzen da, Arantzazutik Lizarratera. Urbiako landetan hainbat monumentu megalitiko aurki daitezke. Kareharrizko harkaitz, pago eta arantzen artean, Ardi latxen artaldeak ugariak dira. Artzainek bordetan hartzen dute aterpete.

Mitologia

Aizkorri mendilerroa euskal mitologiaren sinesmen eta elezahar askoren kokalekua da. Mariren beraren egoitza nagusienetarikoa da. Marik bi egoitza nagusi dauzka mendimultzoan. Gaiztozulo Oñati aldean eta Aketegi.

Abiapuntuak

Bertara igotzeko biderik ohikoenak Otzaurtetik, Arantzazutik eta Zegamatik abiatzen dira. Arantzazutik abiatuta Urbiako bordara hel daiteke eta hortik tontorreraino iritsi. Araba aldetik, berriz, Zalduondo edo Araia ditugu abiapunturik ohikoenak.

 Informazio gehiago hemen.
  DBH-ko 1. maila

2012-12-02

EUSKAL HERRIKO MENDIAK (4)


ANBOTO

Anboto mendia izen bereko mendilerroa menderatzen duen tontorra da. Bizkaiko laugarren mendirik garaiena da, 1.331 m baititu, Gorbeia (1.481 m), Aldamin (1.376 m) eta Zalamaren (1.336 m) atzetik.

Araba eta Gipuzkoako mugak oso gertu ditu, hiru herrialdeen arteko lurraldean egonda, Durangaldeko eskualdean kokaturik.



Garaiera: 1.331 m


Mendilerroa:  Euskal mendiak
  
Abiapuntuak: Tontorrera heltzeko lau bide daude. Dena den, gune batzuk arriskugarriak izan litezke Anbotoko gailurreriak daukan erliebe malkartsua dela eta. Anboto mendiaren aurpegi guztiak harritsuak dira eta mendiaren itxura handientsua ikusgarri da Durangaldeko toki askotatik.
Informazio gehiago hemen.

Jesus eta Allan. DBH-ko 2.

2012-11-12

EUSKAL HERRIKO MENDIAK (3)


 GORBEA

Garaiera: 1482m.
Koordenatuak: 43°2′5.97″N 2°46′47.66’W
Mendilerroa: Euskal Mendiak
Beste izenak:
Abiapuntuak: Hegoaldetik edo Arabatik tontorreraino igotzeko abiapuntu ohikoak dira Zarate (2 ordu 30 min), Muruako harrobiak (2 ordu 10min), Murua (2 ordu 45 min), Sarria (2 ordu 50 min), Altube (4 ordu) eta Baranbio (4 ordu 30 min).
Iparraldetik edo Bizkaitik abaitzeko lekurik ezagunena Pagomakurre da (1 ordu 45 min), beste batzuk Barazar (2 ordu 45 min), Ubide (2 ordu 45 min) eta Zeanuri direlarik. Areatza herritik ibilbidea 4 ordutakoa da.
Gertu: Urkiola parke naturala
Lurraldeak: Euskal Herria (Bizkaia)


Informazio Gehiago:
1899an Leon XIII.a aita santuak herrialde kristauetako mendirik altuenetan gurutzeak paratzeko agindu zuen.
Lehen gurutzea, Kasto de Zabala arkitektoak egin zuen . Aurrekontua 50.000 pezetakoa izan zen, eta gurutzea bera Lutxana (Barakaldo) auzoan egin zuten. Handik trenez Izarraraino garraiatu eta hortik, gurdietan Zarateko bizilagunek igo zuten goraino.   Inaugurazioa 1901eko azaroaren 12an izan zen.
Bigarren gurutze bat eraiki behar izan zuten bi urte geroago ekaitza bat zela-eta, baina hura ere haizeteak lurrera eraman zuen.
Hirugarrena gaur egungoa da, Lutxanako toki berean egindakoa. 1963an Begoñako Andra Mariren irudia Baskonia mendi taldeak gehitu zuen.

Azkenik, berriztapen batzuk ere egin izan dituzte azken hamarkadotan






DAYANA ETA KEVIN 4.DBH


2012-11-06

EUSKAL HERRIKO MENDIAK (2)

                  AITXURI

GARAIERA: 1.551 m

MENDILERROA: Aizkorri


BESTE IZENAK: Aitxuri, Atxuri edo Aitz txuri

ABIAPUNTUAK: Otzaurte, Aránzazu., Cegama, Araya

GERTU: Urbia, Goierri, Cegama

LURRALDEAK: GIPUZKOA

NABOU 4.DBH


2012-09-20

EUSKAL HERRIKO MENDIAK (1)


UDALAITZ (UDALATX)


FITXA TEKNIKOA:

Garaiera1117 m
MendialdeaDurangaldea
KokapenaED50 30T X.539680, Y.4771130
WGS84 43.089980 N, -2.513767 E.
Beste izenakUdalaitz
AbiapuntuakElorrio, Kanpazar, Udala. (G.)
GertuSan Balerio ermita.
LurraldeakBizkaia, Gipuzkoa.
KategoriakEHMK.


INFORMAZIO GEHIAGO:

http://eu.wikipedia.org/wiki/Udalatx
http://luberri.net/mendi/Udalatx