2012-12-16

EUSKAL HERRIKO MENDIAK (5)



Aizkorri

Aizkorri Gipuzkoako mendia da, Arabako mugatik hurbil kokaturik, 1.528 metro garai dena.
Hala ere, ez da mendilerroko garaiena, Atxuri baita, 1.551 metrorekin. Bere haitzezko talaia batean kokatua duen baselizarengatik da ezagunagoa Aizkorri Atxuri baino. Baseliza horretan, gurutze bati otoitz egiten zaio. Alegiak dioenez, gurutze hori Zegamara edo Araiara eramaten bazen ere, beti atzera Azkorrin agertzen zen.



Deskribapena

Aizkorriko mendilerroaren mendia da Aizkorri, 2006. urtetik natura parke dena. Atxuri, Aketegi, Aitzabal, Arbelaitz eta Iraulerekin batera. Hegoaldeko isurialdean Urbiako landak ditu, 1.000 metroko altuerarekin. Harana, ekialdetik mendebaldera zabaltzen da, Arantzazutik Lizarratera. Urbiako landetan hainbat monumentu megalitiko aurki daitezke. Kareharrizko harkaitz, pago eta arantzen artean, Ardi latxen artaldeak ugariak dira. Artzainek bordetan hartzen dute aterpete.

Mitologia

Aizkorri mendilerroa euskal mitologiaren sinesmen eta elezahar askoren kokalekua da. Mariren beraren egoitza nagusienetarikoa da. Marik bi egoitza nagusi dauzka mendimultzoan. Gaiztozulo Oñati aldean eta Aketegi.

Abiapuntuak

Bertara igotzeko biderik ohikoenak Otzaurtetik, Arantzazutik eta Zegamatik abiatzen dira. Arantzazutik abiatuta Urbiako bordara hel daiteke eta hortik tontorreraino iritsi. Araba aldetik, berriz, Zalduondo edo Araia ditugu abiapunturik ohikoenak.

 Informazio gehiago hemen.
  DBH-ko 1. maila

2012-12-02

EUSKAL HERRIKO MENDIAK (4)


ANBOTO

Anboto mendia izen bereko mendilerroa menderatzen duen tontorra da. Bizkaiko laugarren mendirik garaiena da, 1.331 m baititu, Gorbeia (1.481 m), Aldamin (1.376 m) eta Zalamaren (1.336 m) atzetik.

Araba eta Gipuzkoako mugak oso gertu ditu, hiru herrialdeen arteko lurraldean egonda, Durangaldeko eskualdean kokaturik.



Garaiera: 1.331 m


Mendilerroa:  Euskal mendiak
  
Abiapuntuak: Tontorrera heltzeko lau bide daude. Dena den, gune batzuk arriskugarriak izan litezke Anbotoko gailurreriak daukan erliebe malkartsua dela eta. Anboto mendiaren aurpegi guztiak harritsuak dira eta mendiaren itxura handientsua ikusgarri da Durangaldeko toki askotatik.
Informazio gehiago hemen.

Jesus eta Allan. DBH-ko 2.