2012-12-02

EUSKAL HERRIKO MENDIAK (4)


ANBOTO

Anboto mendia izen bereko mendilerroa menderatzen duen tontorra da. Bizkaiko laugarren mendirik garaiena da, 1.331 m baititu, Gorbeia (1.481 m), Aldamin (1.376 m) eta Zalamaren (1.336 m) atzetik.

Araba eta Gipuzkoako mugak oso gertu ditu, hiru herrialdeen arteko lurraldean egonda, Durangaldeko eskualdean kokaturik.



Garaiera: 1.331 m


Mendilerroa:  Euskal mendiak
  
Abiapuntuak: Tontorrera heltzeko lau bide daude. Dena den, gune batzuk arriskugarriak izan litezke Anbotoko gailurreriak daukan erliebe malkartsua dela eta. Anboto mendiaren aurpegi guztiak harritsuak dira eta mendiaren itxura handientsua ikusgarri da Durangaldeko toki askotatik.
Informazio gehiago hemen.

Jesus eta Allan. DBH-ko 2.